¡Egin dantza barrutik eta kanpotik!

Bienvenid@s

Irantzu Gonzalez Dantza Eskola

Irantzu Dantza Eskolan, dantzaren munduan egin behar duzun bidean lagunduko zaitugu, arte honetaz gozatu eta, aldi berean, zure sormena zabaldu dezazun, zeure burua barrutik eta kanpotik zainduz. Handia izan edo txikia izan, hasiberria edo aditua, eskolako ateak zabalik ditugu pertsona guztientzat.

Bai nire taldeak, bai nik, dena ematen dugu zu gustura sentiarazteko, zure adina, maila eta esperientzia edozein direla ere.

Eskolan dantza modalitate ezberdinez gozatu ahal izango duzu  edo, nahiago baduzu, zabaldu estera eta animatu yogarekin.

Pasioz lan egiten dugu guk horrenbeste maite dugun bide honetan zu dantzari gisa hazi, zeure sormena esploratu eta gurekin batera aurrera egin dezazun.

Zeure onena jartzen duzunean, nabaritu egiten da eta.

Eskolaren helburua da Sakanan edozein pertsonak dantzaz gozatzeko aukera izan dezan, haren maila edo adina edozein dela ere.

+ info

2016ko Inauteria - Dantzarima

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.

Ikasle eta familien
IRITZIAK

GURE TALDEA

AZKEN ALBISTEAK

Orbe Burgos 2023
27
mar

Orbe Burgos 2023

Asteburu honetan hasi dugu sariketen denboraldia @orbecertamen leihaketan eta oso pozik itzuli gara oso lan ona egin dugulako. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei gure lana aitortzeko emandako sariagatik.

Gehiago irakurri

Donosti Dance Festival 2023
01
api

Donosti Dance Festival 2023

Joan den larunbatean @donostidancefestival dantza lehiaketan parte hartu genuen bi talderekin, Oihuarima eta Txindoki taldeekin, hain zuzen

Gehiago irakurri

Dance World Cup 2023
02
mai

Dance World Cup 2023

Igande honetan Espainiako finalaurrekoan parte hartzeko aukera izan genuen. Leihaketa hau mundu mailan egiten den bakarra da, eta hartan, Paula Urabayen aritu zen, bakarlari gisa. Horrela, espero gabe, Paulak bigarren postua lortu zuen eta zuzenean sailkatu zen finalerako.

Gehiago irakurri