Eskolak

Modern jazz

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolan, Modern Jazzeko eskolak eskaintzen ditugu 16 urtetik aurrera. Mugimendu kementsuen, biren, jauzien eta sekuentzia koreografiko dinamikoen fusioa esperimentatuko duzu, erronka baten aurrean jarri eta zure estilo pertsonala garatzeko aukera emango dizutenak.

Modern Jazz-eko eskolak oso tresna baliotsuak dira gorputz-adierazpena garatzeko, sormena indartzeko eta zeure buruarekiko lotura sendotzeko. Diziplina artistiko honen bidez, jazzaren aldakortasuna eta energia deskubrituko dituzu, dantza garaikideko elementuak, pop musika eta hiri erritmoak uztartuz.

Irantzu Dantza Eskolan, Modern Jazz-eko eskolak eskaintzen dizkizugu, jazzaren, dantza garaikidearen eta hiri-erritmoen arteko fusioa esploratzera eramango zaituztenak. Gure ikuspegi bakarrak teknika klasikoa eta Modern Jazzaren berezko mugimendu-askatasuna uztartzen ditu, esperientzia dinamikoa eta bizigarria eskainiz.

Zer espero dezakezu gure Modern Jazz-eko eskoletatik?

Teknika eta estiloa

Gure irakasleek gaitasun handiak diutzte,  Modern Jazzaren oinarri teknikoak menderatzen lagunduko dizute, gorputzaren jarreratik eta kontroletik koordinazio eta musikaltasunera arte.  Graziaz, arintasunez eta zehaztasunez mugitzen ikasiko duzu, jazz-teknikan oinarri sendoa garatuz.

Adierazpena eta sormena

Modern Jazza adierazpide artistiko bat da, zure emozioak transmititzeko eta mugimenduaren bidez istorioak kontatzeko aukera ematen dizuna.

Gure eskoletan zure sormena sustatzen dugu, jazz estilo desberdinak aztertzera eta zure mugimendu hiztegia garatzera animatuz. Desafiatzen zaitugu zure erosotasun-eremutik ateratzera eta zure sentimentuak benetakotasunez eta pasioz adieraztera.

Erritmoa eta musikaltasuna

Jazza musika genero sutsua eta energiaz betea da. Musikaren bidez zure sentimentuak adierazten ikasiko duzu. Era berean, erritmoa identifikatzeko eta jarraitzeko gaitasuna garatuko duzu, baita musika-egiturak ulertzeko ere.  Musika estilo ugaritan murgilduko zara, jazz klasikotik hasi eta pop eta erritmo garaikideetara arte, zure errepertorioa eta moldagarritasuna zabalduz.

Koreografiak eta emanaldiak

Urtean zehar, taldeko koreografietan parte hartzeko aukera izango duzu, ikasitako guztia aplikatzeko eta agertokian zure trebetasunak erakusteko. Emanaldiak gure ikuspegiaren funtsezko zati bat dira; izan ere, gure ustez, antzeztearen esperientziak dantzari gisa hazten laguntzen dizu eta zeure buruarengan konfiantza ematen dizu.

Giro atsegina eta motibagarria

Irantzu Dantza Eskolan, giro beroa eta lagunkoia baloratzen dugu. Modern Jazzeko gure eskoletan zu zeu izan zaitezke, zure sormena esploratu eta dantzari gisa hazi zaitezke, lankide grinatsu eta motibatuez inguratuta.

Ez du axola hasiberria zaren edo dantzan esperientzia duzun, gure Modern Jazzeko eskolak erronka baten aurrean jartzeko eta zure bidaia artistikoan hazten laguntzeko diseinatuta daude.

Etorri gurera eta ezagutu Modern Jazzaren erritmoa. Adierazpena eta emozioa Irantzu Dantza Eskolan!