Eskola

Irakasleak

Nerea.
Nerea

Niretzat, dantzatzea mugimendu soil bat baino askoz gehiago da, bizitzaren esentzia gorenarekin konektatzeko dudan modu bat da. Dantza nire betiko pasioa da, eta bihotz osoz jarraituko dut dantzan, nire maitasuna eta ezagutza transmititu nahi baitizkiet dantzaren arte zoragarria ezagutu nahi duten guztiei.

Eskolako irakaslea izateaz gain, haur hezkuntzan graduatua da Nerea. Nereak barru-barruan darama irakastearena. Gimnastika erritmikoko eskoletara 7 urte zituela hasi zen joaten eta maila nazionaleko lehiaketetan parte hartu du. 2017an eskolan hasi zen lanean, eta urteetan ikasitako guztia Dantzariman aplikatu du (bertan trebatu ez ezik, antzeztu ere egin du). Eskolak ematen ditu Altsasun, Etxarrin eta Lakuntzan; ez dago Nerea geldiaraziko duenik.

Igone.
Igone

Bizitza nire izate guztiarekin sentitzeko dudan modua da dantza. Mugimendu bakoitzak, jauzi bakoitzak, bira bakoitzak, soilik dantzak eragin ditzakeen emozio eta sentsazio paregabeen mundu batera eramaten naute. Horregatik dantzarako dudan grina amaigabea da, eta beti jarraituko dut dantzan, bihotz osoz.

Dantzaren pedagogian trebatu da eta beraz, bere bi pasioak elkartu ditu: dantzan egitea eta irakastea. Gimnasia erritmikoan 6 urterekin hasi zen eta 14 urterekin dantza garaikidean trebatzen hasi zen eta Dantzarima konpainian sartu zen. Inoiz ez zaio irribarrerik falta eta gure txikiak eta bere taldeak ezin gusturago daude berarekin.

Leire.
Leire

Dantza da nire hizkuntza unibertsala, nire adierazpide garbiena eta benetakoena. Dantzarako dudan grina mugimendu fisikoetatik haratago doa, musikarekin eta mugimenduarekin sentitzen dudan lotura emozionala eta espirituala da egunero dantzatzen eta irakasten jarraitzera bultzatzen nauena.

Irantzu.
Irantzu

Dantza nire pasioa da, arima mugimenduaren bidez adierazteko dudan modua. Dantzatzen dudan bakoitzean, emozio eta sentsazio paregabeez beteriko unibertso batean murgiltzen naiz. Ezin deskribatuzko plazera da nire ikasleei dantzarekiko maitasuna irakastea eta beraiekin partekatzea, baita arte hori ezagutu dezaten eta hartan hazi daitezen gidari lana egitea ere.

Haurtzarotik amestu dut dantza-eskola bat ekartzea gure bailarara, eta desio hori handitu egin zen 14 urterekin dantza ikasteko Iruñera egunero joan behar izaten nuenean. Madrilera joan nintzen dantzatzen jarraitzera (dantzari handiekin aritu nintzen, hala nola Carmen Roche eta Victor Ullaterekin, niretzat inspirazio iturri izan zirenak). Han eman nituen lehen pausoak dantzari, koreografo eta irakasle gisa. Eskola ireki nuenean amets bat bete nuen, amets handi bat. Eta inoiz nahikoa ez denez, Ingalaterran, New Yorken, Madrilen eta Iruñean jarraitu dut ikasten.