Eskolak

Aurreballeta

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolan, 4 urteko umeentzako aurreballeteko eskolak eskaintzen ditugu. Eskola horietan haurrak lehen aldiz sentitzen dira dantzari eta pixkanaka dantza klasikoaren oinarriak barneratzen dituzte.  Eta ez hori bakarrik, gure irakasleekin primeran pasatzen dute.

Aurreballeteko eskolak oso tresna egokiak eta baliotsuak dira zure semeak edo alabak dantzan lehen urratsak eman ditzan. Gainera, beste onura eta arrazoi batzuk ere badaude eskolara gustura etortzeko.

Nahi duzu zure txikiak bere potentzial guztia adieraztea eta bere energia bideratzea?

Badakizu gauzak adierazteko eta mugitzeko beharra duela, ez baita geldirik egoten. Musika entzuten duen bakoitzean dantzan hasten da, batzuetan oharkabean ere bai. Ai! Artista handi bat izan litekeela pentsatzen duzu askotan.

Edo, behintzat, bere egunerokoan dantzaz gozatu ahal izango lukeela.  Eta ez da gutxi, ikusiko duzu.

Denok daramagu artista handi bat barruan. Zure txikiak ere bai.

Zergatik aurreballeta?

Ballet hitzak serioa eta formala dirudien arren, zure semeak edo alabak ikasi bai, baina ondo pasatzea ere nahi duzu.

Horregatik, izugarri gustatuko litzaizuke:

  • Dantzarako duen ilusioa handitzea.
  • Herriko eta inguruko herrietako beste haur batzuk ezagutzea.
  • Bere psikomotrizitatea garatzea. 
  • Bere sormena lantzea. 
  • Bere energia bideratzea.
  • Eta bidean honetaz gozatzea.

Balleta mendebaldeko dantza guztien oinarria da. Horregatik da hain garrantzitsua funtsezko oinarriak txikitatik bereganatzea, orduan integratzen baitugu gehien eta ondoen ikasitakoa. Hori da naturalena.

Horregatik, aurreballeteko eskoletan maila fisikoa, emozionala, intelektuala eta soziala lantzen ditugu.  Jarraitu irakurtzen eta txikitan dantzan hasteak zer onura dituen ikusiko duzu.  Eta ez dira gutxi.

Etorkizunean bide honetatik jarraitzea erabakitzen badu, oinarri on bat eskuratuko du eta dantzari gisa bere bidea erraztuko duten tresnak izango ditu.

Zer emango dio aurreballetak?

Aurreballeteko eskoletan, berak berezko dituen ezaugarri horiek guztiak garatuko ditu. Horietaz gozatu eta benetako dantzari sentituko da. Horrek dakarren ilusioarekin.

Barruan daraman arte hori guztia dantza bihurtzea lortuko du. Eta, aldi berean, dantza tresna eta aliatu bihurtuko da, adierazpen eta eboluzio, lan fisiko eta emozionala.

Etxeko txikiek mugitu, adierazi, sortu, galdetu egin behar dute. Magia hutsa dira, eta adin horretan nahi duten guztia izan daitezke, eta izan badira.

Zer egingo du eskoletan?  Norekin?

Gure eskolan, zure txikiarekin lan egiten dugu, dantzari izatearekin amets egiten ausar dadin, emozio paregabe hori sentitu dezan.

Tutua jantzi eta barrari heltzen dionean lagunekin jolasten duen ilusio berarekin amets horretaz gozatzen duela ikusiko duzu. Hartan erabat murgilduta dagoelako.

Dantzarekin izan zuen lehen harremana gogoratuko du beti, oinarrizko posizioak, birak eta jauziak ikasi zituen momentu horiek, alegia. 

Irakasleekin egindako barreak, gainerako dantzariekin emandako denbora-tarteak... Eskolan denbora gehiago geratzeko gogoa.

Eta eskoletan dagoen bitartean, lasaitasun osoz gozatu ahal izango duzu denbora tarte hori, zure txikia esku onenetan utzi duzula jakinda.