Eskola

Aurkezpena

Irantzu Dantza Eskolan, dantzaren munduan egin behar duzun bidean zuri laguntzeko gaude, arte honetaz gozatu eta, aldi berean, zure sormena zabaldu dezazun, zeure burua barrutik eta kanpotik zainduz

Handia izan ala txikia izan, hasiberria edo aditua, eskolako ateak zabalik ditugu guztientzat.

  • Bai nire taldeak, bai nik, dena ematen dugu zu gustura sentiarazteko, zure adina, maila eta esperientzia edozein direla ere.
  • Eskolan dantza modalitate ezberdinez gozatu ahalko duzu, edo, nahiago baduzu, zabaldu estera eta animatu yogarekin.
  • Pasioz lan egiten dugu guk horrenbeste maite dugun bide honetan dantzari gisa hazi zaitezen, zure sormena esploratu dezazun eta gurekin batera aurrera egin dezazun.  Zeure onena jartzen duzunean, nabaritu egiten da eta.  

Eskolak bost urte baino gehiago daramatza martxan! Eta badirudi atzo bertan mustu genuela.

Eskolaren helburua da Sakanan edozein pertsonak dantzaz gozatzeko aukera izatea, haren maila edo adina kontuan hartu gabe.

Eta yoga gustatzen bazaizu (edo erakartzen bazaitu eta probatu nahi baduzu), eskolan leku bat badago zure esterarako.

 

Aurkezpena

Ikasle eta familien
IRITZIAK